Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Agirre jauregia

  • Agirre jauregia, Deba

Agirre jauregia

Gipuzkoako arkitektura zibilaren adibiderik onenetakoa da Agirre jauregia (Valmar etxea izenez ere ezagutzen da). XV. mendean eraiki zuten herriaren sarreran, ibaiaren aldamenean. Beheko solairua eta beste hiru pisu dituen eraikin sendoa da. Lorategi batek inguratzen du. Fatxada nagusia harlanduz eginda dago, eta leihate zabalak ditu. Gainerako hormak lauak dira. Landutako egurrez egindako teilatu-hegala dauka. Barruko aldea ere ezin hobeto apainduta dago. Eskailera nagusiak, esaterako, egurrezko tailu apartak ditu. Egongela nagusian, berriz, lurreko, hormetako eta sabaiko apaingarriak nabarmentzen dira. Deigarria da, gainera, altzarien ugaritasuna: lanparak, egurrezko kutxatzarrak, koadroak, mahaiak, ispiluak, zutargiak... Eraikinean, Musika-Eskola dago. Halaber, Gure-Kai dantza-taldearen, musika-bandaren eta Aitzuri koruaren lokalak daude bertan.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Jauregia

Helbidea:

Calle Astillero, 12  - 20820  Deba

Telefonoa:   +34 943 192 452 (Turismo bulegoa)Telefonoa:  

+34 943 192 452 (Turismo bulegoa)

Helbide elektronikoa:

turismoa@deba.eus

Estilo artistikoa:

Barrokoa

Garaia:

XV. mendea

Euskadi, auzolana