Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Errotazar zentral hidroelektrikoa

  • Errotazar zentral hidroelektrikoa

Errotazar zentral hidroelektrikoa

1910ean Errotazar errekako urak erabiltzeko baimena jaso zuen Flora L. De Heredia andereak eta orduan eraiki zuten zentral hau. Horretarako, inguruan zegoen errota zahar bateko ur hoditeria erabili zuten. 

Urte batzuk geroago, 1937an, Hijos de Mendizabal enpresaren esku gelditu zen. Enpresa horrek Durangon zeukaten fabrika bat argi-indarrez hornitzeko erabili zuten energia. 

Gaur egun, jatorrizko elementuak gordetzen ditu zentralak: ura jasotzeko sistema, depositua, hoditeria eta turbinak. Zentrala itxita egoten da normalean, baina deituta bisita gidatuak egiteko ordua eska daiteke. Horietan, XX. mendeko zentral txiki hauek nola funtzionatzen zuten azaltzen dute.


Zerbitzuak: Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Zentral hidroelektrikoa

Helbidea:

Barrio Indusi, 25  - 48141  Dima

Telefonoa:   +34 659 803 506Telefonoa:  

+34 659 803 506

Garaia:

XX. mendea

Euskadi, auzolana