Askatasunaren hiribidea amaitzen den lekuan hasi eta Antiguako tuneleraino iristen da Kontxa pasealekua. Izen bereko hondartzaren ertzean dago, eta itsasbazterretik ibilaldi lasaia egiteko aukera ematen du, oinez zein bizikletaz, bidegorria baitauka.
Aipagarria da pasealekua inguratzen duen baranda, hiriaren ikur bihurtu baita. Juan Rafael Alday arkitektoak egin zuen XX. mende hasieran. Kontxako badiaren eta Santa Klara uhartearen panoramika ezin ederragoak eskaintzen ditu eta eraikin eta jauregi dotorez inguratuta dago.
Bertan daude, esaterako, Londres hotel entzutetsua, Ingalaterrako jauretxeen ereduan oinarritutako Miramar Jauregia eta donostiar asko elkartzen diren erloju ezagunak.
Ezin ahaztu daiteke La Perla ur termalen zentroa ere, hiriko talasoterapia zentro bakarra baita. Gainera, antzina Donostia bainuetxe hiria izan zela gogorarazten digu.
Zerbitzuak: Jatetxea
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Entre la avenida de la Libertad y el túnel del Antiguo
- 20007
Donostia / San Sebastián
Informazio gehiago
Estekak