Itziarko Santutegia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Itziarko Santutegia

Itziarko Santutegia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Itziarko Santutegia oso antzinakoa da, eliza honen lehen aipamenak VIII. mendekoak baitira. Gerora, XVI. mendean, zaharberritu egin zuten. Nabe bakarra dauka, bitxia oso. Zabalera berezia du, ez du zutaberik eta hiru atal angeluzuzen ditu. Barruan, Itziarko Ama Birjinaren irudia nabarmentzen da. 

Gipuzkoako tailurik zaharrenetakoa dela uste dute, Irungo Junkalekoarekin batera. Aldare nagusian dagoen irudi horren (euskal marinelek jauresten dute) aurpegia proportzionatua eta adierazgarria da, eta euskal ikonografiaren adibiderik ederrenetakoa izatearen ospea dauka. Horrekin batera, arte platereskoari dagokion egurrezko erretaula bikain bat ere badago. 

Andres de Araozek egin zuen XVI. mendean. Santutegiaren kanpoaldean, berriz, Jorge Oteiza Orioko eskultorearen "Amatasuna" izeneko altzairuzko obra ederra dago

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Santutegia

Helbidea
Plaza principal, Itziar - 20829 Deba
Telefonoa

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Parkea