Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Estibalizko Andre Mariaren santutegia

  • Estibalizko Andre Mariaren santutegia

Estibalizko Andre Mariaren santutegia

Gasteiztik 10 kilometrora, natura-parke bihurtutako mendixka gorenean, Euskal Herriko bitxi erromanikoa aurkitzen da XII. mende erdian eraikitako izugarrizko eliza, gaur egun santutegia dena eta bertan Estibalizko Andre Mariaren Erdi Aroko tailua aurkitzen dena, Arabako patroia.

 

Bere aurrealde Speciosaren dotorezia, landare dekorazio eta arte figuratiboz gainezka, hiru absideen handitasuna, bere hagaburuen originaltasuna, bataiarrien dotorezia eta maisutasun eskultorikoaren barruko kapitelak bisitatzaileei iraganera bidaiatuko die.

 

Gainera, ingurumarietan Arabako Erromanikoa Interpretazio Zentroa aurkitzen da, bertan estilo arabar honen berezitasunak hobeto ulertuko dira, beren barietatea, zabaltasun geografikoa eta aberastasun apaingarria.

 

Aukerako abiapuntua Araba eta Trebiñuko erromanikoan barneratzeko. Guzti hori, txangoekin osotu daiteke, basotik, mendi-bideetatik eta Estibalizko Andre Mariaren Santutegitik Arabako Lautadara konektatuta dauden bideetatik.


Zerbitzuak: Komunak / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea / Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Santutegia

Helbidea:

Villafranca, 2  - 01193  Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:   +34 660 766 383Telefonoa:  

+34 660 766 383

Helbide elektronikoa:

contacto@alavamedieval.com

Estilo artistikoa:

Erromanikoa

Garaia:

XII. mendea

Euskadi, auzolana