Hondarribiko zaindaria den Guadalupeko Andre Mariari eskainitako Santutegi ederra ia udalerri guztitik ikus daiteke. Jaizkibel mendian (545 m) dago eta XVI. mendean eraiki zuten. Halere, hainbat aldiz berreraiki behar izan dute, historian zehar eraso ugari jasan baititu.
Egungo eraikina XIX. mendekoa da. Hondarribiko biztanleek debozio handia diote Guadalupeko Andre Mariari. Itsasontzien maketak eta lanabes asko ditu inguruan, arrantzaleek egindako erreguen lekuko.
Urtero, irailaren 8an, Hondarribiko Alardearen egunean baselizaren inguruko zelaietan erromeria egiten dute. 1638an frantziarren aurka lortutako garaipena gogora ekartzeko, ermitaraino joaten dira prozesioan, eta, han, konpainia bakoitzak tiro egiten du Ama Birjinaren omenez.
Txingudiko badiaren eta inguruan dauden hainbat gotorlekuren ikuspegi aparta dago santutegitik.
Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea / Dendak
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Baseliza
Carretera Jaizkibel, GI-3440, barrio Gornutz Montaña
- 20280
Hondarribia
XIX. mendea