Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Hondarribia

Hondarribia

Kantauri itsasoko urek bustitzen dute Hondarribia. Gipuzkoako lurralde historikoaren ipar-ekialdean dago, Bidasoa-Txingudi eskualdean, Jaizkibel mendiaren (545 m) magalean.

 

Txingudiko badiak eskaintzen dituen bista zoragarriez gozatuz ekingo diogu ibilaldiari, Hendaia atzean dagoela. Gero, hondartzara joan gaitezke lasai paseatzera.

 

Hondarribiko alde zaharraren xarma

 

Udalerriari xarma berezia ematen dioten altxor historiko ugari daude Hondarribian. Harresiz inguratutako erdigune historikoan, harriztatutako kaleetan barrena, armarridun etxeak eta eraikin bitxiak ikus ditzakegu, Egun ostatu bihurtutako Karlos V.a Enperadorearen Gaztelua, adibidez. Handik, gertu, Marina auzoa dago. Arrantzaleen etxe koloristak deigarriak dira oso. Ugariak dira, gainera, jatetxeak eta pintxoak eskaintzen dituzten terrazadun tabernak inguru horretan.

 

Hori dela eta, milaka lagunek aukeratzen dute Hondarribia oporrak bertan igarotzeko. Jatetxeei eta ostatuei dagokienez, eskaintza zabala dauka, eta horrek erakargarri egiten du urteko edozein sasoitan.

 

Hondarribia irailaren hasieran bisitatzea erabakiz gero, herrian guztiz errotuta dagoen usadio bat ezagutzeko parada izango dugu. Izan ere, hilaren 8an, Guadalupeko Ama Birjinaren egunean, Alardea ospatzen dute. Antzinako auzoak eta gremioak ordezkatzen dituzten konpainiek desfilea egiten dute.


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura: 28.80
Biztanle-kopurua: 16464
Euskadi, auzolana