Mendozatarren, penintsulako leinurik itzaltsuenetako baten, bizilekua izan zen zenbait mendez. Iñigo Lopez de Mendozaren aginduz eraiki zuten XIII. mendean.
Dorrea da multzoaren zatirik ikusgarriena. Bost solairu ditu, eta elementu gotiko zibilak ageri ditu. Erpin bakoitzean kubo bat duen harresi batek inguratzen du.
Mendozatarren egoitza izan ostean, kartzela gisa erabili zuten. 1963an, zaharberritze-lanen ondorioz, garai bateko dotorezia berreskuratu zuen. Ondoren, Arabako Heraldika Museoaren egoitza izan zen irisgarritasun arauak ez betetzeagatik 2007ko martxoan itxi egin zuten arte.
Zerbitzuak: Komunak / Parkinga / Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak / Dendak
Datu interesgarriak
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Dorretxe-gotorlekua
Mendoza, s/n
- 01191
Vitoria-Gasteiz
Gotikoa
XIII. mendea