Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Gasteizen eraiki zuten aurreneko jauretxeetako bat da. XVI. mendean egin zuten Ortuño Ibañez de Aguirre gortesau ospetsuaren eta haren emazte Maria de Esquivel y Arratiaren aginduz. Garai batean, apezpikuen egoitza izan zen. Egun, ordea, ezer gutxi geratzen da antzinako eraikin hartatik.
Eraikinaren egungo fatxadak (XIX. mendean eraiki zuten) bi mailako oinplano angeluzuzena eta hiru solairuko dorreak ditu ertzetan. Gainera, 1997an jauregia berreraikitzeko egindako lanen ondorioz, 1895ean eraikitako Ur Biltegi Zaharrarekin bat eginda dago egun.
Bi eraikin horien bat-egiteari esker, eraikin historiko bat berreskuratu eta erakusketak zein ekitaldi handiak egiteko Montehermoso Kulturunea jaio zen. Ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta emanaldiak egiteko aretoak ere baditu.
Lorategi handiz inguratuta dago eta erabilera publikorako gune ugari ditu.
Jauregia
Montehermoson dagoen kultura-zentroak artea eta kultura garaikidea sustatzen eta zabaltzen ditu.