Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Andra Mari Eliza

  • Andra Mari Eliza

Andra Mari Eliza

Galdakaoko erlijio eraikinik zaharrena da Andra Mari eliza. Elexalde auzoan eraiki zuten XIII. mendean, Gangureneko Santa Marina antzinako eliza ordezkatzeko. Erdi Aroko eraikin mota da. Gerora, handitu egin zuten eta 1516an berreraikia izan zen. Estilo erromanikoa eta gotikokoa nahasten ditu eta berreraikuntzan jarri ziren elementuek berpizkundeko estiloa dute. Elementurik nabarmenena ataria da, erromaniko berantiar estilokoa da, gotikoaren ezaugarri batzuk dituena. Antzinako eraikuntzaren hondarrak kanpandorrean geratzen dira, XII. mendekoak dira. Erretaula platereskoa du eta bertan XIII. mendeko Andre Mariaren taila bat dago.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Eliza

Helbidea:

Barrio Elexalde  - 48960  Galdakao

Telefonoa:   +34 944 010 500 (Galdakaoko Udaletxea)Telefonoa:  

+34 944 010 500 (Galdakaoko Udaletxea)

Estilo artistikoa:

Erromaniko-gotikoa

Garaia:

Erdi Aroa, XIII. mendea

Euskadi, auzolana