Galdakao | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Galdakaoko udaletxea

Galdakao

Helmuga turistikoak

Herriak

Galdames mendiaren magalean dago Galdakao, eta erliebe nahiko gorabeheratsua du. Gainera, bertatik igarotzen da Ibaizabal ibai ezaguna, aurrerago Bilboko itsasadarra eratzen duena. Ondare historikoko osagai asko daude Galdakaon. Horien artean, Andre Mari eliza da eraikin erlijiosorik zaharrena, Elexalde auzoan kokatutakoa eta XIII. mendekoa. Estilo nagusi bi berezi ditzakegu bertan, erromanikoa eta gotikoa, eta baita erretaula plateresko ederra ere.

 

Halaber, 1896. urtean eraikitako eta Kurtzea auzoan dagoen Santa Maria eliza ere ikusgarria da. Ondoren, Isasi Goikoa dorrea bisitatuko dugu, XVI. mendekoa eta tontor baten gainean kokatutakoa. Handik, Lekue dorreraino joko dugu, erreka baten alboan (Usansolon) dagoen jauregi-eraikuntza ederra. Udalerria osatzen duten zubi, ermita eta eskultura ugariez gain, Oilarra delakoa da Galdakaoko eraikinik esanguratsuena; Donostiara eta Gasteizera doazen errepideen bidegurutzean egonik, Bizkaian dagoen errepideko ikur berezienetako bat da. 

 

Irailean ospatzen dira Galdakaoko jai nagusiak, eta egunik bereziena hilaren 14a da. Herriko auzo eta guneek ere, bestalde, beraien festak egiten dituzte urtean zehar; horrela, uztailaren 31an esaterako, Loiolako San Inazioaren jaiak ospatzen dituzte ur-biltegian.

Datu interesgarriak

Hedadura
31.70 Km
Biztanle-kopurua
29,429

Ekitaldiak