Arte eta Kultura
Museoak
Nicolas Aguado jaunak Urretxuko Udalari utzitako bilduma pribatua oinarritzat hartuta sortu zen Urretxuko Mineralen eta Fosilen Museoa.
1.000 kristalizazio (mineral) inguru ikus daitezke, baita aro geologiko ezberdinetako fosilak (landareak eta arrainak, esaterako) ere, Lurrean bizitza agertu zenetik Pleistozenoraino, Kuaternarioaren hasieraraino.
Harkaitzei eskainitako gune berezi bat du.
Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.
Larunbatetan: 10:00-13:00.
Abuztuan deitu.
Sarrera doan.