Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Urretxu

  • Urretxuko udaletxea
  • Tourseko San Martin eliza
  • Santa Barbara baseliza

Urretxu

Jose Maria Iparragirre euskal olerkariaren, "Gernikako Arbola" kanta ezagunaren egilearen, jaioterria izateagatik da ezaguna Urretxu. Zumarraga alboko herri hau Urola Garaia eskualdean dago, izen bereko ibaiaren ertzean, Irimo (896 m) mendiaren babesean.

 

Erdi Aroko alde zaharrean hasiko dugu herria ezagutzeko ibilaldia. Bertan, nabarmentzeko moduko hainbat oinetxe eta jauregi daude: Corral-Ipeñarrieta (egungo udaletxea), Areizaga, Aizpuru Enea eta Ipeñarrieta jauregi-etxeak, adibidez. Azken hori Irimo mendiaren magalean dago, erdigunetik kanpo. Erlijio-arkitekturari dagokionez, Tourseko San Martin parrokia aipatu behar da. Tenplu soila da, harriz eta egurrez egina. Elementu errenazentistak, gotikoak eta barrokoak uztartzen ditu barruan.

 

Mineral eta Fosilen Museoa ere nahitaez azpimarratu behar da. Batetik, 1.000 mineral baino gehiago daude katalogatuta eta sailkatuta eta, bestetik, bost kontinenteetako pieza ugari daude.

 

Jose Maria Iparragirreri eskainitako "Askatasunaren Egarria" mausoleoa bisitatzea ere gomendagarria da oso. Horrez gain, olerkari eta musikagile ezagunaren izena daraman plazan, haren omenezko eskultura bat dago.

 

Jaiak eta feriak

Irailaren erdialdean, Santa Anastasiaren ohorezko festak ospatzen dira Urretxun. Egun horietako jai-egitarauan Euskal Jaia eta herriko koadrilen karrozen desfilea gailentzen dira.

 

Ezin ahantz ditzakegu herri honetan antolatzen dituzten feriak ere: batetik, Santa Lutzi nekazal azoka (abenduaren 13an), urteko garrantzitsuena, jende gehien hartzen duena eta, bestetik, mineralen, fosilen eta harribitxien feria (azaroko lehen asteburuan).


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

7.90

Biztanle-kopurua:

6949

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non
    Ikusi agenda osoa
    Euskadi, auzolana