Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

ARTIUM museoa

Praktika Onak
  • ARTIUM
  • ARTIUM
  • ARTIUM
  • Artium
  • Artium
  • Artium Museoa

ARTIUM museoa

Gasteizen kokatuta dagoen Artium Museoa,  Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, bilduma eta hura osatzen duten artelanak erreferentzia bat dira bisitariarentzat, bildumaren tamainagatik nahiz bertan bilduta dauden artistengatik, XX. mendeko 50eko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal eta espainiar arte garaikidea ezagutzeko. Behin behineko erakusketak ere egiten dira, hainbat belaunalditako artista nazionalei nahiz nazioartekoei eskainita.

Artium Museoak arkitektura berezia du, erakusketa eremuaren parte handiena lurraren mailaz azpitik baitago. Kanpoaldean artista handien lanak ikus daitezke, hala nola Richard Serra, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillidarenak, baina, hala ere, Artium museo-bodega moduko bat dela esan dezakegu, baliotsuena barruan baitago.

Gainera, Artium Museoa egokia da adin guztietarako, eta familiei harrera berezia egiten die, jardueretan parte hartzeko eta berariazko espazioak erabiltzeko aukera emanez.

Ikusi museoaren agenda: Ekitaldiak.

 


Zerbitzuak: Audio-gida / Liburutegia / Taberna/kafetegia / Jatetxea / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak / Prentsa-aretoa / Artxiboa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Francia, 24  - 01002  Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:    +34 945 20 90 20Telefonoa:  

 +34 945 20 90 20

Helbide elektronikoa:

museo@artium.eus

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 /17:00 - 20:00




Larunbatak eta igandeak: 11.00 - 20.00




Astelehenak: jaieguna izan ezik, itxita

Areto kopurua:

4

Edukiera:

2892

Euskadi, auzolana