Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

NATURA

Hegaztiak behatzeko tokiak

Txingudi

  • Murgil handia (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Peio Murua Alzola)
  • Kurlinka handia (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Javier Fco. Huici Loyarte)
  • Txingudiko badia goitik ikusita
  • Murgil handia (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Peio Murua Alzola)

Txingudi

Txikia izanik ere, Txingudik ezin hobeto islatzen ditu Euskadiri migrazio-hegaztien testuinguruan garrantzia eman dioten ezaugarriak. Bidasoa ibaiaren bokalean dago, mendebaldeko Pirinioetako azken mendien eta Bizkaiko Golkoaren artean, eta horregatik biltzen ditu, batetik, migratzeko Pirinioetako katea saihesten duten hegazti kontinentalak, eta, bestetik, kostaldearen lerroari jarraiki hegan doazen itsasoko eta uretako hegazti saldoak.

 

Urtean zehar hainbat espezie ikus ditzakegu horretarako diseinatutako ibilbide eta behatoki erosoetatik, hala nola zerra ertaina, aliota handia, mokozabal arrunta, txirritxo txikia, txirri iluna, txirri lodia, txirri zuria, antxeta burubeltza, kaio beltz atlantikoa eta benarriz nabarra.

 

Babes-figurak: Ramsar hezegunea eta Natura 2000 sarea.

Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Ekoetxea Interpretazio Zentroa, Pierre Loti ibilbidea, z/g - 20304 Irun (Gipuzkoa) Tf. 943 619 389 info.txingudi@ekoetxea.eus www.euskadi.eus/txingudi

Ibilbide ornitologikoak: - Jaitzubiako padura. - Plaiaundi.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Sailkapena:

Hegaztiak behatzeko tokiak

Udalerria:

Irun

Euskadi, auzolana