Arte eta Kultura

Museoak

Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentroa

Euskadiko Turismo Etika

Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentroa Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran dago, eta naturgune horri, Txingudiko badiari eta Txingudiko Plan Bereziaren barruan dauden parke naturalei buruzko informazioa eskaintzen du.

 

Areto nagusian badiaren maketa bat, argibide-taulak eta gune interaktiboa (ukipen-pantaila eta guzti) aurkituko ditu bisitariak. Horrez gainera, ikus-entzunezko aretoan Plaiaundiko hegaztiak ikusteko parada izango du parkean bertan dauden bi webkamerei esker. Zentroak behatoki bat eta irakurketa-gune bat ere baditu.

 

Jarduera anitz antolatzen dituzte, hala nola, bisita gidatuak Txingudiko paduretan zehar, hegaztiak behatzen ikasteko tailerrak eta eskola-taldeentzako jarduerak.

 

Ikusi agenda jarduera guztiak hemen: Agenda.

Datu interesgarriak

Helbidea
Pierre Loti Ibilbidea - 20304 Irun
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Udaberrian eta udan: Egunero: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00

Udazken eta neguan: Egunero: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 17:30

Areto kopurua
3

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Parkinga
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Bisita gidatuak
  • Artxiboa
Euskadi, auzolana