Debako Santiago hondartza

Debako Santiago hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Debako Santiago hondartza Gipuzkoako mendebaldeko kostaldean dago, herriaren izen bera duen ibaiaren bokalearen ondoan.

400 metroko luzera du eta mutur batean dagoen Lapari hondartza ere hartzen du, guztira 80.000 metro koadroko hareatza sortuz. Urre koloreko harea xehea daukan hondartza honetan olatu biziak izaten dira. Gainera, paseatzeko leku aparta da, itsasertzean zein hondartza inguratzen duten hiru itsas pasealekuetan. Kirol-jarduera asko egiteko aukera ere eskaintzen du, surfa, piraguismoa eta windsurfa, besteak beste.

Debako hondartzan euskal kostaldeko olaturik handienetako bat aurki dezakegu, Sorgin-Zulo izenaz ezagunagoa den eskuineko olatua. Zakarra da eta bost metro jasan ditzake. Arrokazko eta hareazko hondoak hondartza arriskutsuago egiten du. Itsasoa eskasagoa den egunetan olatu gehiago egoten dira, batik bat itsasertzean.

Surf klub bat ere badago.

ISO

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Windsurfa, surfa, piraguismoa, urpekaritza, bodyboarda, uretako motorra eta kanaberaz egindako kirol-arrantza.

Sorosleen ordutegia

10:00-20:00

Zerbitzuak

  • Piraguen alokairua
  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Taberna
  • Urpekaritza
  • Surf-ikastaroak
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Kirol-instalazioak
  • Haur-instalazioak
  • Megafonía
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Sorosleen zerbitzua
  • Aldagelak
Euskadi, auzolana