Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Bilbao Basque Fest 2023

  • Basque Fest 2023

Bilbao Basque Fest 2023

Basque Fest, Bilboko Aste Santuko jaialdiaren edizio berria datorkigu. Ospakizun honek euskal kulturan murgildu nahi duten pertsonei zuzendutako ekimenak aurkezten ditu, batik bat Aste Santuan Bilbao ezagutzera datozen horiei.

 

Basque Fest jaialdiko programazioan aurkitu ditzakegu, besteak beste: harrijasotzaile, aizkolari edota harri-zulatzailen bezalako herri kirol proba ezberdinetan erakutsi beharreko indar eta trebetasun erakustaldiak; euskal dantzen arintasun eta dotorezia; musikaren alaitasun eta umorea… Hau guztia, euskal gastronomiaren jateko onenak eta euskal markek sortutako diseinuak ahaztu gabe. Aurten, gainera, zinema ere batu da Basque Fest jaialdiko programazioari.

 

Horrela bada, Aste Santuan, Bilbo ez da soilik prozesio eta erlijiozko tradizioen eszenatoki izango; euskal kulturarekin hitzordua jarri, eta hiria dinamizatzeko aukeratutako unea ere izango baita. Euskal kultura, bere zentzurik zabalenean, gainera.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Bilbao
Data: 2023/04/05 - 2023/04/09

Euskadi, auzolana