Urtero legez, dibertsioa eta giro ona izango dira nagusi Umeen Gabonetako Parkean. Euskadiko hainbat udalerritan egingo dute, haur eta gaztetxoen gozamenerako. Egitarau zabalean, askotariko jarduerak aurkituko dituzte umeen gabonetako parkeetara bertaratzen diren lagunek. Txikienentzat margoak, gaztelu puzgarriak, ohe elastikoak, mahai-jokoak eta zaldiko-maldikoak prestatuko dituzte.
Zahartxoagoek tailerretan parte hartu ahal izango dute eta tirolina, eskalada, kart-ak, rol-jokoak edo bideo-jokoak aurkituko dituzte. Musika eta dantza emanaldi ugari ere ikusgai izango dira.
Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo) Abenduak 17 - Urtarrilak 8
Berriro ere familiartean gozatzeko jarduera anitz antolatu dituzte Barakaldoko azoka-esparruan. Barrakak, jolasak, Internet ikastaroak, hezkuntza, kultura zein kirol ekitaldiak, txapelketak, ludotekak eta erakusketak egongo dira aurtengoan.
Hegoalde gizarte etxea (Vitoria-Gasteiz) Data konfirmatzeke.
Txirristak, ohe elastikoak, ibilgailu elektrikoak eta bestelako ohiko jolasgune eta ekimenez gain, Gasteizko Umeentzako Gabonetako Parkeak berdintasuna eta dibertsitatea bezalako baloreak lantzen dituzten tailerrak eskaintzen ditu.
Kursaal (Donostia) Data konfirmatzeke.
Jostailuak, zozketak, karaoke saioak, tonbola, bideo-jokoak, motor eta bizikletentzako pista, tailerrak eta puzgarriak nabarmendu behar dira Kursaaleko Haurren Gabonetako Parkearen egitarauaren baitan.
Datu interesgarriak
Informazio gehiago