Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Hondarribiko Turismo Informazio Gunea

Kalitate Q agiriaSurfing
  • Hondarribiko Turismo Informazio Gunea

Hondarribiko Turismo Informazio Gunea

Urtero milaka bisitari hartzen ditu Hondarribia marinel-herri ederrak. Turismo Informazio Gunean interesgune nagusiei buruzko informazio anitz jasoko dute bisitariek. Besteak beste, alde zahar harresitua, Portua auzoa, Erreginaren Baluartea, kaia, hondartza eta Guadalupeko santutegia eta gotorlekua nabarmendu behar dira. Egonaldia ondo baino hobeto aprobetxatu ahalko dute turistek. Gainera, Bidasoa-Txingudi eskualdea eta Euskadi ezagutzeko informazioa ere izango dute eskuragai.

 

Hondarribiko hirigune historikoan dago, Interpretazio Zentroaren beheko solairuan eta Karlos V. aren gazteluaren (gaur egun paradorea da) aurre-aurrean. Zentroan erakusketa areto bat eta proiekzioak zein bestelako jarduerak hartzeko gune bat aurkituko dugu.

 

Urte osoan zehar irekita egoten den gune honek gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez ematen ditu zerbitzuak.


Zerbitzuak: Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Arma Plaza, 9  - 20280  Hondarribia

Telefonoa:   +34 943 643 677Telefonoa:  

+34 943 643 677

Helbide elektronikoa:

turismo@bidasoa-activa.com

Ordutegia:

Udan:

Astelehenetik - Larunbatera: 09:30 - 19:30

Igande eta jai egunetan: 10:30-14:00

Euskadi, auzolana