Turismo bulegoak
Turismo bulegoa
Gaztaren Museoaren barruan kokatuta dago Idiazabalgo Turismo Bulegoa.
Idiazabali eta Goierri eskualdeari buruzko turismo informazioa emateaz gainera, Gaztaren Museora, "Artzainaren txabolara" (betiko artzain txabola baten erreprodukzio bitxia) eta J. Aramburu gaztandegira (Idiazabal gazta egiteko prozesua azalduko diete bisitariei) bisitaldi gidatuak antolatzen dituzte.
Horrez gainera, bertako produktuak (Idiazabal Gazta, esaterako) eta museoarekin zerikusia duten merchandising produktuak saltzen dituzte. Aipatzekoa da "Artzai Gazta" Artzain Gaztagileen Elkarteak Idiazabalen duela egoitza nagusia. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta katalanez eskaintzen ditu zerbitzuak.
Urtean zehar Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 Aste santuan, uztailean eta abuztuan Astelehenetik igandera: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00