Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Durangoko Turismo Bulegoa

Praktika OnakEuskadiko Turismo Etika
  • Durangoko Turismo Bulegoa
    Durangoko Turismo Bulegoa

Durangoko Turismo Bulegoa

Durangoko turismo bulegoa herriko erdigunean dago, eta Durangori, Durangaldeari eta Euskadiri buruzko informazioa eskaintzen du; non lo egin, non jan, zer bisitatu eta zein ekintza eta jarduera egin daitezkeen azaltzen diote bertan bisitariari. Urte guztian zehar dago irekita, eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez zein frantsesez eskaintzen ditu zerbitzuak.

 

Durangoko turismo bulegoak eta Gerediaga Elkarteak Durango erakargarria ezagutzeko aukera eskaintzen dute taldeentzako 7 bisita gidatuen bitartez.

 

Santa Ana elizako dorretik herria ikustea, Andra Maria Basilikako sekretu eta altxorrak ezagutzea edo garai bateko eta gaur egungo bizia konparatzea dira beste batzuen artean Durango bisitatuko duten taldeak izango dituzten aukerak.

 

Aukeratu bisita: 

-    Durango, goitik ikusita

-    Durango, zuri beltzean

-    Durangoko Andra Mariak hitz egingo balu…

-    Durango, 0 Gunea

-    Erdi Aroko Durango

-    Durango, arkitektura zibila

-    Durango, heriotzaren kultura 

 

Erretserbak: 946 81 80 66 edo  gerediaga@gerediaga.eus 

 


Zerbitzuak: Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Kurutziaga, 38  - 48200  Durango

Telefonoa:   +34 946 033 938Telefonoa:  

+34 946 033 938

Helbide elektronikoa:

turismo@durango.eus

Ordutegia:

Asteartetik igandera: 10:00-14:30. Ostegun eta ostiraletan 16:00etatik 18:30era ere egoten da irekita.

Euskadi, auzolana