Helmuga turistikoak

Herriak

Arratzu-Ubarrundia

Arabako udalerri honetako lursail handi bat Uribarri Ganboa urtegiaren urertzean dago. Urtegi horrek Zadorra ibaiaren emaria erregulatzen du, eta Bilboko zein Gasteizko hiri eremuak urez eta elektrizitatez hornitzen ditu. Urtegiari eta bertan egin daitezkeen jarduerei esker, monumentuei esker eta beste hainbat toki interesgarriri esker, Arratzua-Ubarrundia altxor handi bihurtu da, bisitatzea eta zaintzea merezi duena.

 

Arzubiaga, Betolatza eta Uribarri Ganboako elizek ere aparteko aipamena merezi dute. Arkitektura zibilari dagokionez, Zurbaon, XVII eta XVIII. mendeetan eskualdeko familia garrantzitsuenen bizileku izan ziren jauretxeak nabarmentzen dira.

 

Uribarri Ganboako urtegia, aisialdirako gunea

Ibilbide kultural horren ostean, ez dago urtegiaren inguruan egiten diren jarduerekin gozatzea bezalakorik. Irteerak eta ikastaroak antolatzen dituzten bi klub nautiko daude. Horrez gain, atseden hartzeko eta bainatzeko zenbait leku daude Landan eta Zuhatzako uharte-aterpetxean. Bizikletaz ibilaldia egiteko ere aukera paregabea dugu, Gasteiz eta Landa lotzen dituen bidegorrian, hain zuzen. Arratzu-Ubarrundia inguratzen duen ingurune naturalaz gozatzeko aukera aparta da.

Datu interesgarriak

Hedadura
57.40 Km
Biztanle-kopurua
902

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana