Menu

Euskadiko Turismo Ataria

Bilatu
 
 

NATURA

Euskadiko Urtegiak

Uribarri Ganboako urtegia

  • Uribarri-Ganboa
  • Landako hondartza
  • Landako atseden-gunea
  • Uribarri-Ganboa

Uribarri Ganboako urtegia

Uribarri Ganboako urtegia Arabako lurralde historikoan dago, Arratzu-Ubarrundian. Gasteiz eta Bilbo inguruak urez hornitzen ditu eta aisialdirako gune garrantzitsua da; arabarrek oso gogoko dute uda garaian bertara joatea.

 

Hala, bi hondartza eder topatuko ditugu han: Landa eta Garaio. Toki apartak dira biak, bainua hartzeko eta naturaz gozatzeko aproposak. Urtegian bertan, Zuhatzako uhartetxoan, berriz, Aldundiaren aterpetxea dago, eta han instalazio eta zerbitzu asko daude: mahaiak, parrilak eta haurrentzako jolastokiak topatuko ditu bisitariak, famili giroan edota lagun artean egunpasa joateko.

 

Bestalde, kirola gustuko dutenek ibilaldiak egin ahal izango dituzte urtegiaren inguruan, bai oinez bai bizikletaz. Uribarri Ganboako urtegian, gainera, zenbait ur-kirol (arrauna, piraguismoa, windsurf...) egiteko aukera dago; izan ere, bi klub nautiko eta ontziak uzteko tokia daude.


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Ekintzak:

Ibilbideak oinez edo bizikletaz, ur-kirolak (arrauna, piraguismoa, windsurfa...) eta hegaztien behaketa (Mendixur Ornitologia Parkea).

Sorosleen ordutegia:

Ekainaren 15etik irailaren 2ra arte.

Euskadi, auzolana