Gasteizko erdigunean dagoen familiarteko jatetxea da El Rincon de Luis Mari, eta, batik bat, pintxo eskaintza zabala izateagatik da ezaguna. Jabugo urdaiazpiko ogitarteko txikiek ("Serranitos") eta "Antxopi" izeneko pintxoak (pikillo piperra, antxoa oliotan eta ogi-xerra ditu osagai nagusi) merezi dute aparteko aipamena. Anoak hartzeko jantoki bat ere badu.
Zerbitzuak: Aire egokitua / Txartelarekin ordaintzeko aukera
Datu interesgarriak
Errioxa kalea, 14
- 01005
Vitoria-Gasteiz