Goya gozotegia Gozotegia | VITORIA-GASTEIZ | ARABA | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non jan

Gozotegiak Euskadin

Goya gozotegia

1886az geroztik, gaur egun bosgarren belaunaldia arduratzen da negozioaz?, Goya konfiturak Gasteizen ikur dira, baina baita Euskadi osoarenak ere.

1886an ireki zuen Manuel Goyak bere lehen gozotegia Gasteizen, gaur egunera arte iraun duen eskulan bikaina abiatuz horrela.

Ondoren, bost belaunaldik jarraitu diote tradizio horri eta, ondorioz, Euskadiko gozotegi ezagunenetakoa da egun Goya gozotegia. Bestalde, gozotegi honetako berezitasun ezagunenak "Vasquitos" eta "Nesquitas" delakoak eta trufak dira. Gabonetan, turroiak ere egiten dituzte, hogei bat turroi mota. Halaber, urte guztian egiten dituzte pastelak eta gozoak. Egun, postreak eskuz egiteko modu tradizionala mantentzen dute, baina teknologia berrien laguntzarekin, produktuen zaporea eta kalitatea mantentzeko, alegia.

Dato kalean dauden dendez gain, Gasteizko honako guneotan ere baditu dendak Goya gozotegiak: Gasteiz etorbidea, 45 y 78 (945 240 657) / Ortiz de Zárate, 6 (Lehengo lanlekua) (945 258 285) / Duque De Wellington 10 (945 178 932) / Zabalgana etorbidea 35 (945 357 089) / Avenida 8 de Marzo (945 335 994) / Postas kalea, 45 (945 777 754)  y Bulegoak eta lanlekua: Barratxi, 35 (945 128 059).

Ordutegia: Egunero: 09:30 - 14:00 eta 17:00 - 20:00. Oharrak: Gozotegiaren webgunean eskaerak egin daitezke.

Aparkalekua: Goya gozotegia Dato kalean dago eta handik hurbil aparkatzeko TAO guneak daude; halaber, lur azpiko aparkalekuak ere badaude inguruan (ordaindu egin behar da), Arca kalean eta Dendaraba merkataritza gunean, hain zuzen.

Datu interesgarriak

Helbidea
Eduardo Dato, 6 y 20 - 01005 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
25

Zerbitzuak

  • Aire egokitua
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera