Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
Non lo egin
Landetxeak

 PERLAKUA SAKA Landetxea

Praktika OnakEuskadiko Turismo Etika
  • Perlakua Saka

 PERLAKUA SAKA

Perlakua baserria 1897an eraikitako ganadutegi zaharra da, Itziar gaineko zelaietan kokatuta dagoena; alegia, paraje naturalean, itsasoari eta Deba herriari begirako ikuspegi zoragarriak dituena. Kostaldetik zein hondartzetatik 3 km-ra dago, eta Gipuzkoako hiriburutik ordu erdira. Gelak erabat berrituta daude, eta baserriaren adinarekin bat apainduta. Modernotasun ukitu batzuk izan arren, ez dute galdu euren funtsa eta landak berezkoa duen xarma. Guztiak dira desberdinak, baina berdin-berdin erosoak. Bainugela pribatua, telebista, berogailua eta itsasoari zein mendiari begirako ikuspegiak dituzte. Gainera, jatetxe bat ere badu, tokiko eta etxeko gastronomiaz gozatu ahal izateko. Bertako haragiak dira nabarmentzeko modukoak. Landa turismoak eta inguruak aisialdirako eskaintzen dituzten jarduerak zinez ugariak dira: baso hostotsuak, oinez joateko ibilbideak, ikuspegi panoramikoak eta hondartza liluragarriak.

Datu interesgarriak:
  • · Leku ikusgarria
  • · Berdeguneak

Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Internet / Jatetxea / Telebista

Tarifak: Prezio merkeena-garestiena

· Birentzako gela: 66.00€ - 70.00€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Non

KONTAKTUA

Helbidea:

Arriola Auzoa 0  - 20820  Deba

Telefonoa:   +34 943191137Telefonoa:  

+34 943191137

Helbide elektronikoa:

info@sakabaserria.com

Edukiera:

4 leku

Erregistro zenbakia:

XSS00134

Euskadi, auzolana