Ostatu hau Ondarroan dago, aparteko lekuan, Saturraran eta Arrigorri hondartzak osatzen duten badiaren gainean. Eraikinak 5 solairu ditu eta aurreko mendean ireki zituen ateak, hasiera batean bainuetxe gisa. Itsasora begirako logelak ditu, eta horietako batzuek bainugela ere badute. Beheko solairuan egongela bat dago, eta bertan, haurrentzako txokoa, irakurtzeko txokoa eta wifi zerbitzua erabiltzeko txokoa daude. Ostatu honek, gainera, jatetxe zerbitzua ere badu; eguneko menuak eta anoak eskaintzen ditu, tokiko produktuak baliatuta. Hainbat arlotako txango gidatuak kontrata daitezke (historiaren, arrantzaren, gerra zibilaren eta abarren arlokoak).
Zerbitzuak: Jantokia / Internet / Jatetxea
Non
KONTAKTUA
Arrigorri 3
- 48700
Ondarroa
36 leku
HBI01260