Xarma handiko hotel txikia da Igeretxe, eta Ereaga hondartzaren aurre-aurrean dago.
Gela guztietan honako zerbitzu hauek eskaintzen dira: bainugela, Wi-Fi Internet konexioa, kable bidezko telebista, edaritegia eta segurtasun-kutxa, besteak beste. Gainera, gela gehienetan itsasoaren bista ederrez gozatzeko aukera izango dugu. Igeretxe hotelak kafetegia (La Veranda), taberna (Afterwork) eta jatetxea (La Brasserie) ere jartzen ditu bezeroen eskura. Azken horrek txingarretan erretako okelak eta arrainak eta ardo eskaintza zabala ditu nabarmentzekoen artean.
Hotela ezkontzak, enpresa-bilerak eta bestelako ekitaldiak egiteko txoko paregabea da; izan ere, 500 gonbidatu har ditzake eta hiru areto eta bi galeria ditu.
Hondartzakoa
Zerbitzuak: Aire egokitua / Taberna/kafetegia / Kutxa gotorra / Jantokia / Internet / Lorategia / Mini-bar / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Jatetxea / Bilera-gela / Areto soziala / Ile-lehorgailua / Gelara eramatea / Telebista
Non
KONTAKTUA
Muelle Ereaga 3
- 48992
Getxo
42 leku
HBI01235