Armentia (Gasteiz) auzoan, ingurune ezin hobean, dagoen ostatua da Jardines de Uleta.
Hotelik onenek eskaintzen dituzten zerbitzuak etxe baten erosotasun eta handitasunarekin uztartzen ditu. Tamaina desberdinetako ehun apartamentu inguru ditu, sukaldearekin, egongelarekin eta bainugela bat edo birekin. Horrez gainera, bezeroek bista ikusgarriez gozatzeko parada izango dute bertan. Familiarekin oporretan joateko edo lan-bilerak nahiz ospakizun bereziak hartzeko egokia da oso.
Sukaldaritza tradizionala jorratzen duen jatetxea, kafetegia, aparkalekua, delicatessen produktuak saltzen dituen denda eta bilera nahiz bankete aretoak ere baditu.
Eraikin osoan Interneteko Wifi konexioa doan erabil daiteke.
Zerbitzuak: Aire egokitua / Bizikleten alokairua / Igogailua / Taberna/kafetegia / Kutxa gotorra / Sukaldea erabiltzeko aukera / Jantokia / Gimnasioa / Bizikletak uzteko tokia / Klimatizatutako gelak / Haur-instalazioak / Internet / Lorategia / Garbitegia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Jatetxea / Bilera-gela / Areto soziala / Ile-lehorgailua / Gelara eramatea / Telefono publikoa / Telebista
Non
KONTAKTUA
Uleta, 1
- 01007
Vitoria-Gasteiz
252 leku
HVI00398