Non lo egin
Hotelak
Gainjarritako hainbat kubok osatzen dute Viura hotela.
Villabuenan (Arabako Errioxa) dago, Harotik eta Logroñotik 20 minutura eta Ysios eta Marques de Riscal upategi ospetsuetatik gertu. Eraikin ikusgarri eta abangoardista da oso, batik bat, ondoko eraikinekin alderatzen badugu. Hala eta guztiz ere, ingurunearekin bat egiten du.
Logela bakoitzak izaera propioa du, eta guztietan apaingarri modernoak eta teknologiarik berrienak uztartzen dira. Lasaitasuna da nagusi hotelean, eta Arabako Errioxako txokorik adierazgarrienak ezagutzeko ostatu bikaina dugu. Viura hotelean jatetxea ere badago; Euskadiko eta Errioxako gastronomian oinarritutako platerak prestatzen dituzte bertan, eta ardoak aparteko aipamena merezi du.
Mota desberdinetako ekitaldiak hartzeko erabilera anitzeko aretoak ditu.