Non lo egin
Pentsioak
La Casa de los Arquillos Gasteizko erdigunean dagoen ehun urtetik gorako eraikinaren bigarren solairuan dago.
Hiriburuko eraikin ospetsuenetariko bat da, eta antzinako eta XVIII. mendean sortzen ari zen hiri berria elkartzeko eraiki zuten. Diseinu aparta duten 8 logela bikoitz eskaintzen dizkio bisitariari.
Logela guztiek komuna eta telebista dute, eta horrez gainera, atsedena hartzeko, irakurtzeko edota gosari on bat hartzeko gunea. WIFI konexioa dago eraikin osoan.