VILLA ITSASO Hotel-apartamentua | MENDEXA | BIZKAIA | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non lo egin

Hotel apartamentuak

VILLA ITSASO

Kategoria
Praktika Onak Surfing

Arkitektura-balio handiko eraikin historikoan dago Villa Itsaso hotel-apartamentua. Lehen txalet neoeuskalduna da, XIX. mende bukaeran eraikia. 

Orain gutxi zaharberritu dute, bisitarien erosotasuna bermatzeko zerbitzu guztiekin. Hotelaren musealizazio xumea egin dute, eraikinaren balio arkitektonikoak eta Euskal Herriko kostaldean Itsasoko Turismoaren hasierarako izan zuen garrantzia nabarmentzeko. 

Logelak alokatzeko aukera eskaintzen du, gosari zerbitzuarekin. Itsasoaren ondoan dago hotel-apartamentua, Karraspio hondartzatik oso hurbil eta Lekeitio Erdi Aroko herritik oinez 5 minutura. Horrez gainera, eremu argitsu ugari mantendu dituzte, guztiak itsasoari begira.

Lau apartamentu jartzen dituzte bezeroen eskura, logela bikoitzekin, egongela batekin eta honako zerbitzuokin: telebista, Internet konexioa, berogailua, aire girotua, sukaldea eta bainugela (50 metro karratu baino gehiagoko azalera du apartamentu bakoitzak). Lorategiak, terrazak, aparkaleku pribatua, txokoa, liburutegia eta WIFI konexioa ere eskaintzen ditu. Oinez hondartzaraino joan gaitezke.

Datu interesgarriak

Helbidea
Likoa Auzoa, 30 - 48289 Likoa, Mendexa
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
23 leku
Erregistro zenbakia
Berezitasuna
Arkitektura balio berezikoa

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Internet
  • Lorategia
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Parkinga
  • Areto soziala
  • Ile-lehorgailua
  • Gelara eramatea
  • Telebista
  • Txakurrarekin sar zaitezke

Datu interesgarriak

  • Hirigunetik gertuko lekua
  • Leku ikusgarria
  • Berdeguneak