Non lo egin
Pentsioak
Antzinako eraikin tipikoa da Katrapona eta pentsio atsegina bihurtzeko eraberritu dute.
Kirol eta arrantza portuaren ondoan kokatuta dago, Malkorbe eta Gaztetape hondartzetatik oso gertu.
Bere izena, egun pentsioa dagoen tokian zeuden baterien zaratatik dator, badiaren gainekoak, Getaria inguratzen zuten harresietan, hain zuzen ere. Etxeak 8 logela ditu, batzuk terrazarekin, denak kanpora begira, bainugelarekin, telebistarekin eta berogailuarekin.
Horrez gainera, terrazadun egongela dauka, bertan gosariak ematen dituztela. Terrazetatik itsasoa eta Getariako Arratoia ikusten dira, San Anton mendian amaitzen den uharte txikia, oinez 5 minutura.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira