Non lo egin
Kanpinak
Berdegunez inguratutako kanpina da Saturraran, eta hondartzatik 100 metrora dago. Naturaz gozatzeko eta kostaldetik paseo ederrak emateko aukera ematen du. Partzelatan banatuta, orotara 100 bat lagunentzako tokia du. Txoko bat ere badu, mahai eta eserlekuekin, eta kanpinetik 100 metrora supermerkatu bat dago. Ez da animaliarik onartzen.