Non lo egin
Kanpinak
Sopelana kostaldeko herrian dagoen kanpina. Hondartzatik 150 metrora dago eta 150 lursail eta 6 lagunentzako 7 bungalow ditu. Horietako bakoitzak sukaldea, bainugela osoa, logelak, ur beroa, telebista eta terraza ditu, besteak beste. Kanpinak honako zerbitzuak eskaintzen ditu: jatetxea, supermerkatua-denda, haurrentzako parkea, futbol-zelaia, saskibaloi-kantxa, helduentzako igerilekua, haurrentzako igerilekua, jakuzzia eta garbitegia.