Non lo egin
Kanpinak
Itxaspe kanpina Debako Itxaspe auzoan dago, inguru eder batean kokatuta. Bertatik itsasoa eta amildegiak ikusten dira.
Kanpinguneaz gain, apartamentuak, bungalowak eta etxolak ere baditu. Kanpinlariek berdegune zabalak topatuko dituzte, baita solariuma, barbakoak, janari-denda, pin-pong mahaiak, haurrentzako parkea eta igerilekua ere.
Itsasotik kilometro batera, kanpinetik txango eta oinezko ibilbide asko egin daitezke, baita Sakonetako eta Mendatako kala basatietara jaitsi edo Flyscha ezagutu ere.