Non lo egin
Nekazalturismoak
Debako Lastur auzoan dagoen nekazalturismoa.
Sei logela bikoitz, hiru bainugela eta bi sukalde eta jantoki ditu. Egongelak beheko sua du eta bilera-gela ere badu. Idiazabal gazta egiten dute etxean, eta nekazaritzako eta abeltzaintzako lanetan parte hartzeko aukera eskaintzen dute.
Zelaiz inguratuta dago, eta barbakoa duen lorategia du. Frontoia eta tenis-zelaia ere baditu.