Arabako Errioxa: Ardoaren sorlekua | Ibilbide turistikoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Sorginen Txabola dolmena

Arabako Errioxa: Ardoaren sorlekua

Zalantzarik gabe, Arabako eskualderik ezagunena da Arabako Errioxa. Bertan egiten duten ardo goxoa dastatzeko edota ondare kultural aberatsa ikusteko merezi du hara joatea. Arabaren hegoaldeko muturrean, Ebro ibaira begira dago Arabako Errioxa, eta, bertan, mahatsondoek marrazten duten paisaian, harresiz inguratutako hiribilduak eta upeltegiak nonahi aurki ditzakegu.