Bakailaoa Bizkaiko erara | Euskal gastronomiako plater eta pintxo tipikoen errezetak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Gastronomia

Ohiko Jakiak Euskadin

Bakailaoa Bizkaiko erara

  • Bakailaoa Bizkaiko erara
    Bakailaoa Bizkaiko erara

Bakailaoa Bizkaiko erara

Osagaiak: 4 bakailao xerra
3 kipula more
2 baratxuriale
10 piper txorizero
Porru 1
Irina edo ogi gogorreko
3 xerra
Oliba-olioa
Gatza

Elaborazioa:

Aldez aurretik, bakailaoa 24 orduz jarri uretan, eta ura aldatzen joan aldika. Saltsa egiteko, zartaginera oliba-olioa botako dugu, hondo guztia estali arte. Kipula zati txikietan zatitu eta su txikian jarriko dugu olioan biguntzen eta, gorritzen hasten denean, bota baratxuriak eta porrua txikituta. Ogi zatiak edo irina koilaratxo batzuk botako diogu saltsa sendotzeko. Piperrentzat: haziak kendu ondoren, garbitu eta ur hotzean uzten ditugu beratzen. Ireki arte berotuko dugu eta ura kenduko diegu ondoren. Ur hotzean jarriko ditugu eta ireki arte berotuko dugu. Gaineko azala kendu eta haien mami osoa erabiliko dugu. Saltsari gehituko diogu. Guztia txanotik pasatuko dugu (inoiz ez erabili irabiagailua), fin-fina gera dadin. Bakailaoa saltsaren gainean jarriko dugu azala gorantz begira duela, eta minutu gutxi batzuk utziko dugu su geldoan.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea