Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Bolo baserria XV. eta XVI. mendeetako etxebizitza da eta defentsarako arkitekturaren adierazgarri ederrenetako bat dugu.
Eraikina bi zatitan dago banatuta: dorrea (XV. mendekoa) eta jauregia (XVI. mendekoa). Euskal Herriko landa eremuetako herri arkitekturaren eraginak eta Behe Erdi Aroko elementuak batzen ditu.
Harlangaitza eta harlandua nabarmentzen dira leiho eta eraikinaren izkinetan, eta zura eta adreilua baserriaren goiko solairuan. Dorreak bestalde egitura trinkoa du, defentsarako eraiki baitzen, baina aldi berean leiho ugari ere baditu.
Jauregiaren beheko solairuak arkupea dauka eta hareharrizko bost zutabek eusten dituzte habeak. Gaur egun etxebizitza pribatua da.
Jauregia