Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Portalondo Etxeak edo Jentilen Dorreak oinplano angeluzuzena eta hiru isurkiko estalkia ditu. Mehelina du eskuineko aldean eta eranskin bat atzeko horman. Gainerako bi paretak libre daude. Kardaberaz kaleak eta Perkaiztegi kaleak bat egiten duten lekuan dago, eta Erdi Aroko etxalde baten parte da.
Dorretxearen goiko zatia XV. mendearen bigarren erdialdean suntsitu zuten. Ustez udalerriko harresiaren ateetako baten alboan zegoen eta harresi horren parte zen.
Kanpoaldea harlanduz egina da. Lehenengo solairuan zatitutako lau leiho ditu, maineldunak eta arku zorrozdunak.
Perkaiztegi kalera jotzen duen horman, berriz, hiruki formako hiru solairuko eranskin bat dago.
Beherengo solairua erabat aldatuta dago eta ez du garai bateko edertasunik, bertako saltokiek leihoak ireki baitituzte antzinako egitura kontuan hartu gabe.
Goiko solairuko baoak ere gerora zabaldu zituzten. Egun, saltoki bat dago beherengo solairuan eta etxebizitza pribatuak goiko bietan.
Dorretxea