Arte eta Kultura
Ondare kulturala
XX. mendeko (1942-1953) eraikin honen proiektua Antonino Zobaranek egin zuen. Hasieratik argi zeukan Estatuko Ogasunaren bulegoak hartuko zituela eraikinak, beraz, proiektua bide horretatik eraman zuen.
Eraikin izugarria eraiki zuen, Frankismo garaian ohikoa zen bezala. Eraikin publikoetan, klasizismoaren eta XVI. mendeko Espainiako arkitekturaren ezaugarriak errekuperatu ziren garai hartan.
Bide horri jarraituz, horma nagusian hainbat apaingarri klasiko jarri zituen: frontoiak, mentsulak..., baita ekitaldi publikoetarako balkoi bat ere. Gainerako hormak funtzionalagoak dira, bulego-eraikin bati dagokion bezala.
Jauregia, Bulego-eraikina