Madalenako ermita | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Madalenako ermita

Madalenako ermita

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Madalenako ermita herriaren irteeran dago, kostaldetik datorren errepidearen ondoan. XIV. mendekoa da, eta, garai hartatik, eraikinaren zati bat erromesentzako ospitale gisa erabili izan da. Azpeitiko beste eliza batzuk bezala, San Inaziori estuki lotuta egon zen, kristau-ikasbidea eman baitzuen bertan. Arkitekturari dagokionez, aurrealdeko horma oso berezia da. Erdi-puntuko hiru arku ditu behe-solairuan, eta adreiluzko apaingarriak solairu nagusian. 1921ean, San Inazio Iruñean zauritu zutela lau mende bete zirenean, baseliza zaharberritu egin zuten.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Ermita

Helbidea
Magdalena, 11 - 20730 Azpeitia
Telefonoa
Garaia
XIV. mendea