Gastiburuko Santutegia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Gastiburuko Santutegia

Gastiburuko Santutegia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Gastiburuko Santutegia K.a. III. mendean eraiki zuten. Balio sinboliko, erlijioso eta politiko handia zuen. 

 

Gaur egun monumentu konplexu eta berezi honen aztarnak besterik ez dira gelditzen. Pentagono formako plaza baten inguruan batzen diren lau egitura ikus daitezke. Eraikin horien oinek ferra forma dute. Handik hurbil, beste hiru eraikin zirkular daude, lerroan kokatuta.

 

Santutegia harriz eta buztinaz eginda zegoen, eta barrualdetik berriz, enborrez egindako egitura korapilatsu batez indartuta zegoen.

 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Arkeologia aztarnak
Monumentu mota

Santutegiaren ondarrak

Helbidea
Sierra de Gastiburu - 48383 Arratzu
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Erromatar aurreko garaia
Garaia
K.a III. mendea