Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Ateaga dorretxea 1666. urtean eraiki zuten, ate nagusiaren gainean dagoen armarriak erakusten duenez.
Garai hartako etxe zibilen antzera egin zuten, eta estilo barrokoa du: oinplano laukizuzena, bi isuritako teilatua, leiho txikiak eta puntu erdiko arkudun sarrera ditu. Aurrealdeko horma egurrezko egiturak eta armarriak apaintzen dute.
Etxe honen historia bertan bizi izan den familiari lotuta dago. XVIII. eta XIX. mendeetan, Ateaga sendiko asko Errege-Etxean aritu ziren lanean Madrilen. 1888an, Eulalia Infantak, Isabel II.aren alaba eta Alfonso XII.aren arreba zenak, denboraldi bat pasa zuen bertan atseden hartzen, eta bere koinata, Maria Kristina erregina, bisitan etorri zitzaion.
Casa-Torre