Sorginen Txabola dolmena | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Sorginen Txabola dolmena

Sorginen Txabola dolmena

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Sorginen Txabola trikuharria Euskadiko dolmenik garrantzitsuenetarikoa da; eta ziurrenik, inguruko trikuharrietatik handienetakoa eta egokienen kontserbatu dena da.

Trikuharria 1935ean aurkitu zuten. Ganbarak itxura poligonala ematen dioten 9 lauza ditu eta galeria berriz, 5 lauzak eta estali batek osatzen dute. Estalki hori hiru zatitan banatuta aurkitu zuten, ganbararen barruan, eta zaharberritu ostean ustez bere lekua zen tokian jarri zuten.

Indusketetan, giza hezurraz gain, hainbat tresna aurkitu zituzten: aizkorak, zeramika-zatiak, esku-errotak, eraztunak, ...

Herriko jaien bezperan, (abuztuaren 15ean ospatzen dituzte) akelarre bat antzezten dute dolmenaren alboko zelaietan. Akerraren eta sorginen aitzakian, festa ederra ospatzen dute.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Arkeologia aztarnak
Monumentu mota

Hilobi-monumentu megalitikoa

Helbidea
Carretera Laguardia-Elvillar A-3228 - 01309 Elvillar/Bilar
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
Historiaurrea, Kalkalitiko garaia

Zerbitzuak

  • Parkea