Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Orain, milaka urte haitzuloaren mikroklima hauskorrean, kontserbaziorako baldintza egokietan egin ostean, Ekaingo haitzuloaren altxorrak ezagutzeko aukera eskaintzen du Ekaingo kobaren erreplikak, Ekainberrik. Sastarraingo bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora, Zestoako erdigunetik metro gutxira.
Ekainberrira sartu bezain laster, Ekainen aurkitutako lehendabiziko zaldi-buruaren irudia ikusiko dute bisitariek. Hori gutxi balitz, ibilbidea egiten duten heinean, kobazuloko biztanleek orain 14.000 urte egindako 70 irudi inguru aurkituko dituzte. Besteak beste, bisonteak, zaldiak eta oreinak agertzen dira irudiotan.
Ibilbidearekin amaitzeko, ikus-entzunezko proiekzio batek jatorrizko kobazuloaren ezaugarrien berri emango die. Bigarren bisitaldi bat egiteko aukera ere badago: barrualdea berriro ikusiko dute, baina, oraingo honetan, leizearen historia hobeto ezagutuko dute. Horrez gainera, Euskadiko arte paleolitikoa jorratuko duen erakusketa-areto berezia du Ekainberrik.
Cueva