San Anton eliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Anton eliza

San Anton elizaren trazatua hiriko armarriaren parte da, Bilboko itsasadarra zeharkatzen duen izen bereko zubiarekin batera. Antzinako Alkazar baten hondakinen gainean eraiki zuten XV. mendean, gotiko estiloan.

 

San Anton elizak lau ataleko hiru nabe ditu, eta goialdean ganga bat dauka, zuzena, oina gainditzen ez duena. Beranduago zenbait kapera egin zituzten, ibaiaren kontrako aldean, eta kontrahormen bitartez bat egin zuten espazioarekin. Bolumenak mailakatuak dira, eta, hala, nabe nagusia alboko nabeak baino askoz altuagoa da. Aurrealde nagusia eta kanpandorrea ez dira gotikoak. Aurrealdea errenazimendu estilokoa da, eta XVIII. mendeko kanpandorrea, berriz, barrokoa.

 

Urteen joan-etorrian izan diren hondamendien ondorioz, San Anton elizak altzari ondare guztia galdu du ia. Hala ere, baditu interes handiko pieza batzuk, Pietatearen erretaula adibidez.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza

Helbidea
Ribera, 24 - 48005 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XV. mendea