Arte eta Kultura
Antzerkia
Bilboko kulturgune garrantzitsuenetako bat da Arriaga Antzokia. 1890eko maiatzean inauguratu zuten, eta 1919an berreraiki; azkenik, 1986ko abenduaren 5ean berriz ireki zituen ateak azken zaharberritze prozesuaren ostean.
Lehen aldiz ateak ireki zituenetik antzokiaren programazioa ezinhobea izan da, izen handiko orkestrak eta lehen mailako bakarlariak jasoz. Halaber, ospe handiko antzerki zein dantza emanaldi askoren agertoki ere izan da.